XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAUR LITERATURA ETA AHOZKOTASUNA

Haur literaturari beste edozein arlori baino berezkoago zaio ahozkotasuna.

Alde batetik, adimenak jartzen ditu mugak, irakurketa ondo oinarritu arte haur literatura idatziak ez baitu ahozkoak duen indarrik; hots, irakurketan nahikoa trebatu behar du batek, ahozkoarekin bezainbateko konpenetraziora iristeko (eta hala ere...); bestetik, haur literaturak ahozko tradizioan bizirik iraun du, eta nolabait ere bizirik dirau gaur egun, nahiz hilzorian egon; oraindik ere, haurrek ahoz igortzen dituzte beren jokuetako lelo, kanta eta abar, oraindik ere bat edo beste aritzen zaio bere umeari, ahotik belarrira, berak haurtzaroan ikasitako ipuinak kontatzen.

Eskolan bertan, oinarri idatzia eta ilustrazioa laguntzaile hartuta ere, irakasleak badaki zenbat maite duen haurrak ahoz kontatua entzutea; begiak zabal-zabal, ahoa irekita, hor egongo zaizkizu ia mugitu gabe, hurrengo pasartean gertatuko denaren zain; badirudi begi ireki horiekin, aho ireki horrekin, haurrak mintzamenaren haria ikusi egiten duela, hitzak dastatu egiten dituela; gorputz osoa egon ohi da, hartzen bezala.

Zaila da irakurketaren bidez, trebetasuna ondo sakondu arte behintzat, (...).